jueves, 22 de noviembre de 2007

ESKU PILOTA


Niri ere gustatzen zait pelota. Hemen duzue bideo bat Irujo Patxi Ruizen kontra (klik hemen)Niri ere pilota gustatzen zait eta larunbatero Gasteizera noa jokatzera.
Iaz, hiru txapelak irabazi zituen; aurten, aldiz, ez du finalik ere jokatu. Profesionaletako urterik gogorrena igaro du, lesioen menpe; baina, halere, baikorra da, jausten denak berriro ere gora egiten duela uste duelako.
Hotz egiten du Iruñean, bigarren zabalgunean. Juan Martinez de Irujo (Ibero, 1981) Txema Urrutia medikuaren kontsultatik irten berritan egin du elkarrizketarako hitzordua. Ezker eskuko hatz nagian esparatrapu estua jarria du. «Hobeto dago», onartu du. Etsipen puntua nabaritzen zaio, urte gogorra izan da. «Lesio gehiegi gauza onerako», aise laburbildu du pilotariak.

No hay comentarios: