viernes, 9 de noviembre de 2007

LATZEN DISKOA



1993an sortu zen taldea Oñatin. Ordutik hona, gorantzako bidea dute, urratsak, begibista aurrerako joerarekin. 1995ean lehen maketa argitaratu zuten, “Heriotzari Deika” izenburuaz, Carlos Kreator-en estudioetan nahastu eta grabatua. Euskadi Gaztearen entzulegoaren saria irabazi ondoren, Latzenen kantuek gero eta ospetsuagoak egiten jarraitu zuten. 1996ko otsailean “Egin Txotx” kontzertu-jaian, ikusleek eurei eman zieten boto gehien, Egin Txotx saria jasoz. 1996ko azaroan argitaratu zen “Kontzientzia ala infernua”, lehenbiziko iraupen luzeko diskoa. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute “Laztana” abestia. “Ardi Larruz” diskoa aurrekoarekin konparatuz, gogorragoa da. Azala bezala, gordinagoa, nahiz eta abiadurak, orokorrean, apur bat jaitsi diren, horrek sendotu egiten dituelarik kolpea eta iraunkortasuna. Oinarri erritmiko sendoak eta metaleroak. Gitarretan lan eskerga dago, punteo distiratsuak. Ahotsak melodiak osatzeko erraztasun aparta du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka. Diskoa Elkar estudioetan grabatu da, martxoa eta apirila bitartean. Lana bereziki prestatzeko, Kaki Arkarazoren (M-ak, Negu Gorriak, Nación Reixa...) laguntza izan dute.




ABESTIAK:



ARDI LARRUZ

ARGIAREN ZAIN

AUKERA BATEN BILA

AURKITU ZAITEZ

BAKEAN NAIZ

BAT GEHIAGO

BELDURRA

BIOSKADAK

GOR

GU EZ GARA

IHEZ-A IHES

INDARRA

INFERNUKO ATEETAN

IRITZIKO DA EGUNA

ITSUTU

IZATEAREN GILTZA

KONTZIENTZIA ALA INFERNUA

LATZEN

LAZTANA

LURRA ODOLETAN

MAMUAK BASTERTU

METAL ERASOA

MEZUA HIL AURRETIK

MILA ESKER

NOLA AZALDU

OHITURAREN MENPE

PUTZU BELTZEAN

TORTURAREN ARTEA

TRAIDOREA

ZE INGO XU?

SORGINAK

4 comentarios:

Anónimo dijo...

Kaixo Julen!!

Ez da "segitu" esaten "jarraitu" baizik.


Ortografia zaintzen hobeto ulertzen da.


Oihane

Anónimo dijo...

kaixo Julen!!

Ez da "Ohiane" idazten "oihane" baizik.

Ortografia zaintzen hobeto ulertzen da.

oihane

janire dijo...

abestia oso polita da

OpenMinded dijo...

Kaixo Julen, ez da "apartu" idazten "aparta" baizik.

Ortografia zainduz hobeto ulertzen da.


Ekhiñe