1993an sortu zen taldea Oñatin. Ordutik hona, gorantzako bidea dute, urratsak, begibista aurrerako joerarekin. 1995ean lehen maketa argitaratu zuten, “Heriotzari Deika” izenburuaz, Carlos Kreator-en estudioetan nahastu eta grabatua. Euskadi Gaztearen entzulegoaren saria irabazi ondoren, Latzenen kantuek gero eta ospetsuagoak egiten jarraitu zuten. 1996ko otsailean “Egin Txotx” kontzertu-jaian, ikusleek eurei eman zieten boto gehien, Egin Txotx saria jasoz. 1996ko azaroan argitaratu zen “Kontzientzia ala infernua”, lehenbiziko iraupen luzeko diskoa. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute “
Laztana” abestia. “Ardi Larruz” diskoa aurrekoarekin konparatuz, gogorragoa da. Azala bezala, gordinagoa, nahiz eta abiadurak, orokorrean, apur bat jaitsi diren, horrek sendotu egiten dituelarik kolpea eta iraunkortasuna. Oinarri erritmiko sendoak eta metaleroak. Gitarretan lan eskerga dago, punteo distiratsuak. Ahotsak melodiak osatzeko erraztasun aparta du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka. Diskoa Elkar estudioetan grabatu da, martxoa eta apirila bitartean. Lana bereziki prestatzeko, Kaki Arkarazoren (M-ak, Negu Gorriak, Nación Reixa...) laguntza izan dute.
ABESTIAK:
ARDI LARRUZ
ARGIAREN ZAINAUKERA BATEN BILA
AURKITU ZAITEZBAKEAN NAIZ
BAT GEHIAGO
BELDURRA
BIOSKADAKGOR
GU EZ GARAIHEZ-A IHESINDARRA
INFERNUKO ATEETAN
IRITZIKO DA EGUNA
ITSUTUIZATEAREN GILTZAKONTZIENTZIA ALA INFERNUA
LATZENLAZTANA
LURRA ODOLETAN
MAMUAK BASTERTU
METAL ERASOAMEZUA HIL AURRETIKMILA ESKER
NOLA AZALDU
OHITURAREN MENPEPUTZU BELTZEAN
TORTURAREN ARTEATRAIDOREA
ZE INGO XU?SORGINAK